BESTELAKOAK

Topaguneak Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina aurkeztu du

Topagunearen Kultura Alorrean teknikaria, Manuel Morenok eta Irati Jimenez idazleak esan duten moduan, kanpainaren izena dioen bezala, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko.

Lehenegoa, irakurtzea da eta herriko liburutegi batetara joan eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzean datza. Liburua bueltatzerako orduan, fitxa bat bete egin beharko da erosketa-txekea lortu ahal izateko.

Azken pausua, liburu bat oparitzea izango litzateke. Liburutegian lortutako txekearekin prezioaren %25 ordaindu ahal izango da liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erostean, edo %50 Euskara Elkarteko kidea izanez gero.

Egitasmoa apirilaren 23an hasiko da, Liburuaren Nazioarteko Egunean, eta uda osoan martxan egongo da uztailaren 24a arte Hego Euskal Herriko 16 herrietan.

Topaguneak bidalita

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button