MUSIKA

Tooth taldeak disko berria aurkeztuko du zuzenean maiatzean

Gernikako Tooth taldeak Amaierarik ez… izenburuko hirugarren lana plazaratuko du laster. Diskoa CD eta LP formatuetan kaleratuko dute. Edorta Apraizek (gitarra eta ahotsa); Iker Romanek Mirri (baxua eta ahotsa) eta Pello Arzanegik (bateria) DUT, Lisabo edo Helmet taldeetatik edaten duen rock pisutsu eta zaratatsua jotzen dute.

Diskoa Muxikon estudioetan grabatu dute Iñigo Etxebarrietaren gidaritzapean. Mastering-a berriz, Ultramarinos Costa Brava estudioetan egin dute Victor Garcia teknikariaren laguntzaz. Diseinuaz Hodei Ensunza arduratu da.  Diskoa taldeak eta Bonberenea Ekintzakek editatu dute.

Taldearen aburuz, “disko honekin, taldeak bizirik daramatzan urte hauetan zehar bizitako gorabeherak azalera atera ditugu. Azken urte eta erdian egindako biran bizitako esperientzia eta emozioetan oinarritutako lana da hau. Izenburuak dion bezala, mezu zuzen batekin, honek amaierarik ez duela eta indartsu gatozela!”.

Horrekin batera, gernikarrek diskoa aurkezteko hainbat kontzerturen datak iragarri dituzte Taldeak, hain zuzen, zuzenekoetako energia jaso nahi izaten du bere grabazioetan. Taldekideen esanetan, Tooth zuzeneko banda da.

Hauexek dira hitzorduak: maiatzaren 12an, Gernikako Trinkete Antitxokoan; 24an, Gasteizko Gora Project aretoan; 25ean, Tolosako Bonberenean; 26an, Berrizko Gaztetxean; 27an, Laudioko Orbeko Etxean; eta, azkenik, ekainaren 16an, Zaragozako AVV Arrebaton.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button