MUSIKA

Tooth taldeak bigarren lana argitaratu du

Gernikako Tooth taldeak Bi izenburuko bigarren lana plazaratu du. Edorta Apraizek (gitarra eta ahotsa); Iker Romanek Mirri (baxua eta ahotsa) eta Pello Arzanegik (bateria) DUT, Lisabo edo Helmet taldeetatik edaten duen rock pisutsu eta zaratatsua jotzen dute.

CDan, egunerokotasuneko gaiak jorratzen dituzten zortzi kantu oldarkor grabatu dituzte, haserre betez. Diskoa zuzenean dago grabatuta, kontzertua balitz bezala.

Taldeak, hain zuzen, zuzenekoetako energia jaso nahi izan du diskoan. Taldekideen esanetan, Tooth zuzeneko banda da, eta grabazioak emanaldien esentzia gorde behar zuen. Muxik(on) estudioetan grabatu dute, Iñigo Etxebarrieta-ren gidaritzapean. Bigarren lan hau aurrekoa baino landuagoa eta melodikoagoa da.

Hirukotea jo eta su ari da diskoa zuzenean aurkezten: 16an, Ondarruko Portuko Ranpi aretoan izango dira, Tres41 taldearekin batera; 29an, Laudioko Orbeko Etxean, Tutan Come On eta  Berunarekin; 30ean, Bermeoko Kapillan, Backbone taldearekin; otsailaren 12an, Beasaingo Ertz tabernan, Fumut bandarekin; 13an, Getariko gaztetxean, Voltaia eta Tutan Come On bikotearekin; 19an, Mungiako gaztetxean, Backbone egitasmoarekin; eta, amaitzeko, martxoaren 18an, Oñatiko gaztetxean, Sacco hirukotearekin.

Diskoa eskuratzeko: tootheroak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu