MUSIKA

Tooth, Monte Del Oso eta Nevadak Nirvanaren “Nevermind” diskoari gorazarre

Aurten, Nirvana talde estatubatuar ezagunaren Nevermind disko arrakastatsuaren 25. urteurrena beteko da. Urteurren horren harira, eta Izar & Star zikloaren baitan, Tooth, Monte Del Oso eta Nevadak bandek omenaldia egingo diote grabazio horri datorren ostegunean, irailak 15, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30etik aurrera.

Gernikako Tooth taldeak Bi izenburuko bigarren lana plazaratu du aurten. Edorta Apraizek (gitarra eta ahotsa), Iker Romanek (baxua eta ahotsa) eta Pello Arzanegik (bateria) DUT, Lisabo edo Helmet taldeetatik edaten duen rock pisutsu eta zaratatsua jotzen dute. CDan, egunerokotasuneko gaiak jorratzen dituzten zortzi kantu oldarkor grabatu dituzte, haserre betez. Diskoa zuzenean dago grabatuta, kontzertua balitz bezala, Tooth zuzeneko banda baita.

Monte del Oso hirukote nafarrak, halaber, Existen moscas que se relajan durante el vuelo izenburuko lana plazaratu du, Underhill Records eta Farmway Records diskoetxeen laguntzaz. Iruñeko taldeak gaztelaniaz abestutako dozena bat indie doinu bildu ditu. Diskoan melodiak eta gitarra garratzak tartekatzen dira, Hüsker Dü edo Dinosaur Jr. indie-izarren erara. Power pop garaikideko doinu bikainak dira. Diskoa, oro har, lan fina da, aurrekoaren jarraipen sendoa.

Nevada, azkenik, Getxoko rock taldea da, eta 2013an, gaztelaniaz abestutako 11 kantu jasotzen dituen diskoa argitaratu zuen.

Informazio gehiago: kafeantzokia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button