MUSIKA

Tooth eta Sofa taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte Tolosan

Gernikako Tooth eta Zarauzko soga taldeek lan berriak aurkeztuko dituzte bihar, ostirala, Tolosako Bonberenean, 22:30etik aurrera.

Gernikako Tooth taldeak Amaierarik ez… izenburuko hirugarren lana plazaratu du aurten, CD eta LP formatuetan. Edorta Apraizek (gitarra eta ahotsa); Iker Romanek Mirri (baxua eta ahotsa) eta Pello Arzanegik (bateria) DUT, Lisabo edo Helmet taldeetatik edaten duen rock pisutsu eta zaratatsua jotzen dute.

Diskoa Muxikon estudioetan grabatu dute Iñigo Etxebarrietaren gidaritzapean. Mastering-a berriz, Ultramarinos Costa Brava estudioetan egin dute Victor Garcia teknikariaren laguntzaz. Diseinuaz Hodei Ensunza arduratu da. Diskoa taldeak eta Bonberenea Ekintzakek editatu dute.
Taldearen aburuz, “disko honekin, taldeak bizirik daramatzan urte hauetan zehar bizitako gorabeherak azalera atera ditugu. Azken urte eta erdian egindako biran bizitako esperientzia eta emozioetan oinarritutako lana da hau. Izenburuak dion bezala, mezu zuzen batekin, honek amaierarik ez duela eta indartsu gatozela!”.

Sofa taldeak math-rock melodikoa eta instrumentala jorratzen du. Hirukoteak II izenburuko lana aurkeztuko du. Jonbe Martinez (gitarra), Kepa Izeta (baxua) eta Imanol Sesma (bateria) musikariek 2004an eratu zuten Sofa taldea. Hirukote gipuzkoarrak bi diskoa argitaratu ditu, I, 2015ean, eta bihar aurkeztuko duen II, biak ala biak  Bonberenea Ekintzak zigiluarekin plazaratuak. Karlos Osinagarekin Txap teknikaria grabatutako eta nahastutako lana da. Masterizazioaz, berriz, Jonan Ordorika arduratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button