Nontzeberri

“Tolosandblues”, Tolosako Blues Jaialdia ostiralean hasiko da

Ekainaren 27tik 30era bitartean, Tolosan Tolosandblues Jaialdiaren 15. edizioa antolatu dute. Betiko lez, musika estilo horretako talderik interesgarrienak hurbilduko dira herri horretara. Aurten 8 kontzertu programatu dituzte bertako hainbat txokotan.

Ekainaren 27an abiatuko da ekimena 20:00etan, Maria Luisa Agirre Doktorearen Plazan, Noa Voll Damn & The Hell Drinkers taldearen kontzertuarekin. Hurrengo egunean, Ilargi Tabernan, eta 19:30ean, Wax & Boogie Rhythm Quartet taldearen txanda izango da. Egun horretan ere, Euskal Herria Plazan, Aretha Soul Divas & The Silverbacks arituko dira, 22:30ean.

Larunbatean makina bat kontzertu programatu dituzte, eta parte hartuko duten taldeak honakoak izango dira: Myriam Swanson meets J.P. Cumellas & M. Talavera, Betta Blues Band eta Mitch Kashmar.

Igandean, azken egunean, Myriam Swanson meets J.P. Cumellas & M. Talavera eta Mitch Kashmar arituko dira.

Bestelako informazioa, hemen kontsultatu ahal duzue.