ESZENA

Tolosako antzerki jaialdiaren Zikloia

Urriaren 4an hasi zen antzerkiaren zikloi hau, eta abenduan bitartean hainbat ikuskizun ikusteko abagunea izango da Tolosa aldean. Izan ere, sei emanaldi eta ikastaro bat programatu dira jaialdi honetarako.

Hurrengo saioa urriaren 17an izango da Diptico del amor y de la muerte: Parte 1, el amor lanarekin. Azaroan sartuta, 8an,  Itzal itzelak: Hansel eta Gretel egingo du Bego Alabazanek Amarozko auzo etxean. Hnos. Bolinga taldeak barrez lehertzekoa den Puestos en libertad egingo du azaroaren 13an, 22:30ean, Orbela tabernan. 
Azaroko azken saioa, 21ean, Shakti Olaizola, Duo Do Portu, Mailu Arruti eta Bea Larrañaga koadrilak egingo du: Birakabareta. Birakabareta artistaz aldatzen joaten den kabareta da. “Aurten azaroaren 21ean denez, eta 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna izaki, saiatu gara partaide guztiak emakumezkoak izaten”.

Abenduko saioa honakoa izango da: Ze Onda taldearen Mikro-Uhina (abenduak 12).

Hauez guztiez gain, May Gorostiagak gidatuko duen klown ikastaro trinkoa antolatu dute abenduaren 6, 7 eta 8rako.

Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button