BERTSOTAN

Bertsolariak eta argentinar payadoreak gaur Irisarrin

Irisarrin alde bateko eta besteko bertsolariei eskainitako jaialdia biziko da gaur. Alde batetik euskal bertsolariak ariko dira, eta bestetik Argentina, Uruguai eta Brasilgo inprobisazio eskolako payadore eta repentistak.

Hiruretan izango da saio bitxia Fredi eta Xabi Paia bertsolariekin eta Wilson Saliwonczyk argentinar payadorearekin.
Honez gain bisitariek Euskaldunen Argentina erakusketa ikusteko aukera izango dute, eta gauean, Kulturarteko bertsu bira bideoaren emanaldia egongo da. Bideo honetan 2008an Paia anaiek eta Maialen Lujanbiok Hegoameriketaan egin zuten bira jasotzen da.
Euskal bertsolariek Argentinan, Uruguain eta Brasilen emanaldiak egin zituzten, tokian tokiko inprobisatzaileekin batera. Ondoren Paia anaiek eta Saliwonczykek mahaingurua egingo dute, jaialdiaren antolatzaileekin batera.

Eke-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button