IKUS-ENTZUN

Todd Haynes zinegilearen ”Carol” emango dute gaur Iruñean

Todd Haynes zuzendari estatubatuarrak 2015ean estreinatutako Carol filma pantailaratuko dute gaur Iruñeko Iturramako civivoxan, Zine Foruma. 2018ko Zinemako Heroiak egitarauaren baitan, 18:00etatik aurrera.

Zikloa osatzen duten filmak genero-ikuspegiarekin hautatu ditu Castejón Leorza Historian doktorea, idazlea, irakasle eta blogariak. Emakumeen historian eta genero-irudikapenetan aditua da, ikus-entzunezko alorrean.

Cate Blanchett eta Rooney Mara aktoreek antzeztua, Patricia Highsmith idazlearen Carol/The Price of Salt eleberrian oinarritzen da.

Therese Belivet (Rooney Mara) hogei urteko argazkilari gaztearen eta Carol Aird (Cate Blanchett) maitasunik gabe ezkonduta jarraitzen duen emakumearen arteko harreman kontatzen du. Theresek Manhattan hiriko denda batean egiten du lan. Bizitza hobe bat deseatzen du, eta bat-batean Carol sartuko da dendan.

Estetika zainduko filma da, sekulako aktore lanarekin osatua, sotila, grinatsua eta estilo dotorez filmatua. Zine handia da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button