MUSIKA

Tobby Connor musikariak Hika Ateneoan joko du

Manchester hiriko Tobby Connor songwriter-a gurean ari da jotzen. Hala, gaur bertan, Bilboko Hika Ateneoan izango da, 21:00etan. Kontzertuarekin batera, Mundo Ivaginariok Sexualitatea, arte eta feminismoa izenburuko erakusketa ere aurkeztuko du.

Connor bost urtez aritu zen bere hiriko The Paris Riot taldearekin, izan ere, bera izan zen taldearen buru eta idazle.Taldeak bi EP eta single bat argitaratu zituen Queen Street Records diskoetxearekin. Grabazio horiek Johnny K teknikariak ekoitzi zituen Los Angeles hirian. Talde horrek ibilbide esanguratsua egin zuen, eta hainbat jaialditan ere parte hartu zuen, tartean, Glastonbury, Hop Farm eta Benicassim hirian egin ohi den FIBen, hiru alditan.

Taldea 2011n desegin zen. Handi urtebetera, Connor-ek The Truth Of The Matter is bakarkako estreinako lana argitaratu zuen. 2013an, Erresuma Batuan barrena ibili zen diskoa aurkezten (Glastonbury jaialdian bi kontzertu eman zituen).

Aurten, Blow soul eta punk estiloetako Blow hirukotearekin aritu da Erresuma Batuan, eta talde horrekin disko homonimoa ere garbatu du. Orain, Frantzian sei astez egon ostean, gurean da nonahi jotzeko pres. Gaur bertan, Bilboko Hika Ateneoan izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button