ESZENA

“Titereando” jaialdia irailera bitartean, Gasteizen

Titereando edo Txotxongilo txoroak Gasteizen programa abian da Gasteizen. Bertan txotxongiloekin olgetan dabiltzan makina bat konpainiak hartuko dute parte, eta horiexek hamabi ikuskizun eskainiko dituzte. Programa uztaileko eta abuztuko igandeetan, eta irailaren lehen igandean egingo da, gehi bi larunbatetan: uztailaren 13an eta 20an.

Txotxongilo teknika desberdinekin egindako hamar ikuskizun eskainiko dira hirian zehar, eta hala, Florida parkean kutxatxo eszenikoak jarriko dira, eta hor, txotxongilo holografikoekin egindako ikuskizuna eskainiko da. Horretaz gain, bi ikuskizun ibiltari izango dira hiriaren erdialdean. Ikuskizunak Hirigune Historikoko eta erdiguneko oinezkoentzako eremuko plaza eta txokoetan eskainiko dira.
Hortik honako taldeak ibiliko dira: La Baldufa, Panta Rhei, Buho Teatro, Winged Cranes, La Estrella, Le Guignol Orthopedique edo Titiriteros De Binefar.

Ikusgarriez gain, erakusketa bat antolatu dute, uztailaren 6tik 31ra, Goiuri Jauregian: Carmen Domech-en Hatz-txotxongiloentzako antzoki txikiak. “Hatz-txotxongiloak haurren jolas maiteenetakoen artean daude. Beren itxura, tamaina eta xalotasuna lagun, oso erraz erabiltzekoak dira, eta haurrek hamaika pertsonaia izan ditzakete eskuetako hamarretan. Unibertso oso bat eskuetan, beraz, non abentura ikaragarrienak beren eguneroko bizitzan txertatu ahal izango dituzten”.

Tailerrak ere ez dira faltako: Antzoki txikien lantegia egingo da Títeres Cachirulo taldearekin, birziklapenezko materialak erabiliz. Beste bat ere antolatu da: Aire-txotxongiloen lantegia, Cal y Canto taldearekin.

Ikusgarriak noiz eta non egingo diren jakiteko, hemen dituzue datu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button