MUSIKA

Vulk eta Toy taldeek Rockumentalak jaialdian joko dute

Iragan asteburuan hasi zen Zarautzen egin ohi den dokumental musikalen inguruko jaialdia, zeinak 10 urte beteko dituen aurten. Edizio berezi horretako kontzertu nagusia ostiralean egingo da Bilboko Vulk taldearekin eta Londres hiriko Toy boskotearekin, Modelo Zineman.

Bilboko Vulk taldeak Beat Kamerlanden izenburuko iraupen luzeko estreinako lana plazaratu du. Berria egunkarian jaso eta Julen Azpitarte kazetariak idatzitako iruzkinaren arabera, “laukoteak nortasun handiko post-punk giro lanbrotsuetan eraikitako diskotzarra plazaratu baitu; batzuetan, erritmo dantzagarriak josiz, beste batzuetan, berriz, joera esperimentala erakutsiz. Vulkek, gainera, Joy Divisionen itzal zamatsua baztertzen jakin du, eta, hautu horren ondorioz, taldearen nortasuna irmoago eta pluralago azalarazi da grabazio honetan: Mission of Burma, Gang of Four, The Fall, Pixies eta Dischord diskoetxeko talde iragankorren zertzeladak sumatu ditut nik”.

Toy, berriz, Londres hiriko taldea da, banda Brighton-en eratu bazen ere, 2010ean. Boskoteak psikodelia jotzen du, eta hainbat single plazaratu ditu, bai eta hiru LP ere: Toy (2012), Join the Dots (2013) eta Clear Shot (2016).

Jaialdiak, bestalde, hilaren 23ra arte iraungo du: ekainaren 16an, Elliot Smith musikari estatubatuarrari buruzko Heaven Adores You pantailaratuko dute. Jerry Corral kazetariak aurkeztuko emanaldia, eta gero, Rafael Berrio donostiarrak joko du.

Ekainaren 23an, british-pop estiloa izango da protagonista, ondoko filmak ikusi ahalko baitira: Pulp: A Film About Life, Death and Supermarkets eta Supersonic; azken hori Oasis taldeari buruzkoa. Filmok Alvaro Fierro kazetariak aurkeztuko ditu, eta gero Kokoshca talde nafarrak joko du.

Horretaz gainera, argazki erakusketa bat ere izango da. Zine-proiekzioak eta kontzertuak Modelo Zineman egingo dira. Informazio gehiago: rockumentalak.eus.

/p>

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button