ARTEA

“Tintak, orbanak eta sanginak” erakusketa, Donostian

Tintak, Orbanak eta Sanginak erakusketa antolatu da Donostiako Arteko galerian. Bertan Angel Péris (Valentzia, 1993), Balerdi (Donostia, 1934-Altea 1992) eta Nori Ushijima (Kumamoto, 1956) artisten obrak ikusi ahalko dira irailaren lehen egunera arte.

“Hiru belaunaldi ezberdinetakoak dira artistak, baina paperean egiten duten lanak lotzen ditu, papera baita haien lan artistikoaren funtsezko oinarria. Hala, hirurak lotzen ditu paperak, nahiz eta bakoitzak bere modura tratatzen duen, tintak, akuarelak eta sanginak erabiliz. Paperean adierazten dute beren sentikortasuna. Ekintza intimo eta pertsonala da pintura haientzat, eta paperean uzten dute beren esperientzien aztarna. Interpretazio hori modu ezberdinetan islatzen du bakoitzak: tinta txinatar beltza, koloreen aldaerak eta sangina, gorriaren gama osoan. Trazuek, orbanek, zertzeladek, zirriborroek,… marrazkiaren esentzia gisa irauten dute gaur egun. Euskarri freskoa eta espontaneoa da papera, eta artistek erabateko askatasunez adierazten dituzte bertan beren ideiak, barru-barrutik sortu ahala”.

Arteko galeriak paperean egindako artelanen espezializazioa  izan zuen bere sorreran, eta, 1996az geroztik, askotan erakutsi ditu euskarri horretan erabilitako teknika ezberdinak. Erakusketa honekin, berriro ere omenaldia egin nahi dio paperari, poesia zein lirismoz betetako hiru artista paregabeen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu