ESZENA

“Time al tiempo” antzezlana Donostian

Ron Lala konpainiak Time al tiempo obra antzeztuko du uztailaren 12tik 15era bitarte Donostiako Antzoki Zaharrean, 22:30ean. Ikuskizunak antzerkia, umorea eta zuzeneko musika uztartzen ditu. Hala, bost musikari eta aktorek kantuak eta esketxak tartekatuko dituzte. Antzezlana gaztelaniaz dago.

Denbora da obraren ardatza. Hala, munduaren hasiera irudikatuko dute Big Bang formatuko bandarekin. Horrez gain, denboraren bakarrizketa ere egingo dute, eta ikus-entzuleek Minutti pertsonaia mafiosoa ere agertuko da.

Konpainiako aktore eta musikariek hainbat estilo jorratzen dute oholtzan, hala nola, jazza, flamenkoa, eta pasodoblea, eta horretarako askotariko instrumentuak erabiltzen dituzte, tartean, gitarra, perkusioa, eta haize instrumentuak. Esketxetan, berriz, umore kritikoa eta garratza da nagusitzen da.

“Tik-tak, tik-tak, tik-tak… Ron Lala taldeak TIME al tiempo aurkezten du. STOP. 10 segundo, ehun egun eta mila urte irauten duen zuzeneko ikuskizuna. STOP. Umorea, antzerkia eta zuzeneko musika. STOP. Gaur eguneko bizimoduari buruzko barre-algara “erauntsia. STOP”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button