MUSIKA

The Tibbs soul banda holandarrak Eibarren joko du

Holandako The Tibbs bandak northern soul eta funk estiloak jorratzen ditu, eta igandean, hilak 21, Eibarko Portalea aretoan izango da, 19:30etik aurrera.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak jakinarazi duenez, sei musikarik eta Elsa “frontwoman”-ak osatzen dute The Tibbs banda, zeinak northern soul estilko giro dotoreak eta funk erritmo dantzagarriak jorratzen dituen.

“1960ko eta 1970eko urteetako musika beltzetik edanda, hammond teklatua  eta haize musika tresnak ditu ardatz  taldeak, soinu sendo bezain azkarra eskaintzeko. (…) Inolaz ere Europako retro Soul esparruko talde onenetakoa da The Tibbs”. Holandarrek, gainera, ska eta rocksteady kutsuko erritmo tropikalak ere jotzen ditu, rockari bizkarrik eman gabe.

Aurten, iraupen luzeko diskoa argitaratu dute holandarrek, Takin’ Over (Record Kicks), zeinak hamaika kantu dantzagarri biltzen dituen. Horretaz gainera, single bat ere plazaratu dute, Lies kantuaren bi  bertsio biltzen dituena, hori ere Record Kicks markapean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button