ARTEA

Thomas Canet argazkilariaren “Criptogramas” erakusketa, Donostian

Thomas Canet Madrilen bizi den argazkilari alemaniarra da. Gaur eguneko erretratugile nabarmenetakoa da Espainia aldean. Donostiara heldu da Criptogramas erakusketarekin.

Donostia Kulturaren arabera, murgiltze esperientzia modura eraikia dago Thomas Caneten Criptogramas erakusketa: irudiak lurretik sabairaino, erakusketa eremu osoa betez, obra ireki izaerarekin. Ikusleak obran parte hartu dezake, modu honetara ikusleak bere egin dezake lana, eta ez bakarrik erretorikoki esanda. Obratik beste lan ezberdin bat sortzen baita, ikuslea eta artista barneratzen dituena. Irudiaren sakralizazioarekin eta egiletzako ohiko irizpideekin hausten duen instalazio baten aurrean izango da ikuslea.

Gaur berton, apirilaren 13an, 19:00etatik aurrera, proiektu honen liburua aurkeztu, erakusketa zabaldu eta Suso Sáizek kontzertua eskainiko du, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean.

Criptogramas liburu bat ere bada, lau zatitan banaturik dagoena, zuri-beltzezko makina bat argazki bildu dituena. 2000 urtetik aurrera Espainia, Marroko e Ingalaterra herrialdeetako kaleak eta bertako hormetako azalak atera ditu egileak.
“Gure lan-eremua urbanoa eta egunerokoa da. Nahiago ditugu leku itsusi eta mespretxatuak. Criptogramas sinpletasunetik jaioa da, eta esentziaren bila doa, izan ere, edertasun berria edertasun kriptografikoa da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button