Nontzeberri

“This Is Not The End”

Joan den ostiralean inauguratu zen irailaren 2ra arte ikustekoa izango den Ignasi Aballí artistaren This Is Not The End erakusketa bikaina.

Artium museoak igorri digun oharrean hauxe irakurri dugu: “Lan egin berriak eta artistak azken hamar urteetan egindako piezak biltzen ditu erakusketa honek. Guztietan denboraren, ikusezinaren, kolorearen, zinemaren, literaturaren eta irudiaren eta hizkuntzaren arteko harremanaren inguruan Aballík duen interesa nabarmentzen da.

Bisitariari itxurez gaindi begiratzeko esperientzia proposatzen zaio, lerro artean irakurtzekoa, ikusten dena baino harago bilatzekoa. Aballí ibilbide luzeko artista da, bai nazio mailan eta baita nazioarte mailan ere. Sorkuntza kontzeptualari loturik dago eta Madrilen, Barcelonan, Oporton, Bruselan, Berlinen, Vienan, Briminghamen eta Los Angelesen egin ditu bakarkako erakusketak.”

Erakusketa honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, Artiumeko lotura honetan duzue.

Exit mobile version