IKUS-ENTZUN

“Thinking Football” zinemaldian, zinema eta futbola

Apirilaren 4tik 19ra, Athletic Club Fundazioak eta BBK Salak antolatuta (Bilboko Udalaren laguntzaz), Thinking Football futbolari buruzko zine zikloa garatuko da.

Gaur berton hasiko da ekimena, Brian Cloughek zuzendu zuen I believe in miracles filmarekin. Pelikulak Nottingham Forest mitikoaren historia kontatzen du, bigarren mailatik ohorezko gorenera, bai eta Europako Kopa irabazteraino ere. Filmaren ostean taldeko bi jokalari ohi izango dira berbarako prest: John Robertson eta Garry Birtles.
Hurrengo egunean bi film pantailaratuko dira hasierako saioan: Watching The Ball laburra eta O futebol. Horien ostean, Brasileko Geraldinos filma ikusteko parada egongo da.

Datorren asteko saioei dagokienez, apirilaren 11n, bi film emango dira: Socrates, el artista del fútbol eta El viaje de San Marino. Lehena Socrates jokalari handiari buruzko film berezia da, eta bigarrena Europako futbol selekzio txikienaz aritzen da. Hilaren 12an, Padres Hooligans laburra eta Sunakali film hunkigarria pantailaratuko dira.

Azken saioak, apirilaren 18an eta 19an izango dira. Astelehenean Le Terrain eta Gol de Cuba emango dira, eta asteartean, Gascoigne eta Una maravigliosa stacione fallimentare.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button