MUSIKA

Thin Lizzy, Lendakaris Muertos, eta The Cherry Boppers taldeen kontzertuak

Astebururo bezala Euskal Herrian makina bat kontzertu ikusteko aukera dago oraingoan ere. Hala, guk hiruzpalau aukeratu ditugu.

Hasteko, gaur bertan Barakaldoko Rock Star aretoan Thin Lizzy talde mitikoa ikusteko parada izango da. 70eko hamarkadan Phil Lynott baxu jotzaile eta abeslari beltzak zuzendu zuen rock taldeak bere kantu ezagunenak joko ditu zaleen gozamenerako, tartean, The Boys Are Back in Town, Dancing In The Moonlight edo Don’t Believe A Word.

Bestalde, The Cherry Boppers funk bandak bihar Bergarako Tartufo aretoan joko du. Bilbotarrek Shakin’ The Hood diskoa aurkeztuko dute. Halaber, Zorrotzako Gaztetxean Lendakaris Muertosek joko du Ultimatum taldearekin batera.

Amaitzeko, aipatu gaur Donostiako DOKA antzokian KHY eta Blast Wave taldeek joko dutela. Patricia Tapia abeslariak zuzentzen duen proiektua da KHY, eta Irromplible izeneko bigarren lana aurkeztuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button