MUSIKA

Mikel Urakenek “Neguaren ostean” lan berria argitaratu du

Mikel Uraken (Bilbo-Santutxu, 1982) kantautoreak Neguaren ostean izenburuko disko berria argitaratu du. Diskoa kalean da iragan udatik, eta gitarra eta ahotsez jantzita dator.

Grabazio berrian zazpi doinu berri bildu ditu Urakenek, guztira 42 minutu. Andoaingo Garate estudioetan grabatu du, analogikoki, eta Kaki Arkarazo teknikariaren zuzendaritzapean, eta Javi Letamendia musikari (El Inquilino Comunista, We Are Standard) eta teknikari bizkaitarrak ekoitzi du.

Tradizioan sustraitutako euskal folk garaikideko zazpi doinu bildu ditu bilbotarrak lan berrian, gordinak, eta era berean sentikorrak, Laboaren eta Bon Iver kanadarraren itzalak bereak eginez.

Gorka Erostarbe (Berria, Badok.info)  kazetariaren aburuz, “apustua ederra, ausarta, eta hunkigarria” da. Staff Magazine argitalpeneko Angel Ignaciok, halaber, hauxe esan du Urakenen lanaren harira: “Disko preziosista da, talentua eta bere lanarekiko konpromisoa haizatzen dituenak”.

Ikus eta entzun ezazue Anabasak aina doinuaren bideoklipa:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button