IKUS-ENTZUN

Theo Angelopoulos zinegileari buruzko zikloa, Bilbaoarten

Iragan ekainaren 26an, Theo Angelopoulos zine-zuzendariaren gaineko zikloa hasi zen Bilbaoarte zentroan, Homerotik Cavafisera, Grezia eternoaren zinegilea izenburupean.

Guztira, zortzi film proiektatuko dira, eta horietatik bi, dagoeneko, eman dira. Hortaz, beste zortzi aurkeztuko dira uda garaian: uztailaren 10ean, Los cazadores (1977); 17an, Alejandro Magno (1980) eta 24an, Paisaje en la niebla (1988).

Abuztuan, halaber, hauexek proiektatuko dira: 7an, El paso suspendido de la cigüeña (1991); 14an, La Mirada de Ulises (1995);  eta 21ean, La eternidad y un día (1998).

Zinegile greziarra 2012ko urtarrilaren 24an hil zen, auto-ezbehar baten ondorioz, 76 urte zituela. Hil zenean, hilondoko trilogiaren hirugarren pelikula filmatzen ari zen; lokalizazioak bilatzen zebilen, hain zuzen ere. Trilogia hori ezin izan zuen amaitu, heriotza dela-eta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button