ARTEA

Luis Olaso artistaren margolanak ikusgai, Donostiako Kurt Arte Galerian

Pasa den maiatzaren 17tik, espresionismo eta abstrakzioaren artean koka daitezkeen Luis Olaso bilbotar artistaren obrak ikusgai daude Donostiako Kurt Arte Galerian.

Bere margolanak hainbat museo eta arte galeriatan ez ezik, nazioarteko zenbait arte azokatan ere aurkeztu ditu artistak. Esaterako, Portugaleko Cerveira Arte Azokan, Malagako Pablo Picasso Museoan, Madrileko Mirat Projects Gallery-n, edota Finlandiako Makasiini Contemporary Gallery-n.

Gainera, bere zenbait margolanek fundazio ospetsuetako arte bilduma publiko zein pribatuak osatzen dituzte, besteak beste, Tokyoko Yusaku Maezawaren Contemporary Art Fundation bildumakoa, Badajozeko Casa Ibáñez Museokoa, edota  Bizkaiko Foru Aldundiko bildumakoa.

Bere ibilbide artistikoan, saririk ere jaso du Olasok. Hala, 2017-2018  Reina Sofia margolan eta eskultura Saria; Badajoz Hiriko Pintura Saria; Sabadelleko Artista Gazteen Azokako Sari nagusia; Rafael Zabaleta Nazioarteko Saria; edota Focus nazioarteko Pintura Sari prestigiotsua, batzuk aipatzearren.

Erakusketa, datorren irailaren 7ra arte dago ikusgai, Donostiako Zurriola Pasealekuko Kurt Arte Galerian.

Ordutegiak eta gainontzeko informazioa,  Kurt Arte Galeria web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button