Nontzeberri

The Wailers talde mitikoa Getxora dator

Iaz bezala, aurten ere musikazale gazteentzako udako saioak izango dira, 2009an hasitako joerari jarraitasuna emanda. Gaur, estilo anitzeko lau euskal talde jardungo dira Getxon, The Uski's, Betagarri, Amaiur eta Erasoka, larunbatean, berriz, eskarmentu handiko The Wailers reggae banda ariko da.

Ostiraleko kontzertuan The Uski's boskoteak rock doinu fresko, lotsabako eta surferoak ekarriko ditu Getxora. Horrez gain, euskal talde beterano eta arrakastatsuenetako bat ere izango da Getxoko kontzertuan: Betagarri. Ostiraleko saio honetan ere beste talde bi arituko dira. Batetik, Amaiur, tradiziozko erritmoak eta jaietako ohiko kanta alaiak eta dantzgarriak uztartzen dituena, eta, bestetik, Erasoka, bertoko talde gazte potentea.

Larunbatean, reggae musika izango da erabateko protagonista The Wailers taldearekin. Nahiz eta Marley zendu zenetik 28 urte pasa eta 250 milioi disko baino gehiago saldu, The Wailers 200 saio baino gehiago egiten urte urtero mundu osoan zehar, Aston Barrett taldearen talde sortzailetako bat buruan dutela. Getxon emango duten kontzertuan, Sweet Oblivion banda getxotarra arituko da haien aurretik.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita
Exit mobile version