IKUS-ENTZUN

Film laburren udako emanaldia, Bilbaoarten

Future Shorts munduko hainbat herrialdetan egiten den film laburren jaialdia da; tartean, Ingalaterra, Palestina, Israel eta Turkia. Urtean lau aldiz egiten da, eta 90 herrialde eta 150 hiritan izaten da.

BilbaoArte zentroa film laburren jaialdiaren banatzaile Piovrarekin ari da lankidetzan, eta elkarlan horren ondorioz, asteazkenean, uztailak 16, proiekzioa egingo da Bilboko zentro horretako Art House Zineman, 19:00etan, Summer Season izenburupean. Emanaldietan nazioarteko film labur onenen lagin bat erakutsi ohi da.

Bada, biharko emanaldian zortzi film pantailaratuko dira; filmok sarituak izan dira munduko hainbat jaialditan, besteak beste, Hong Kong IFF, Norwich Film Festival 2013, Annecy International Animated Film Festival 2013, Glasgow Film Festival eta Berlinale Film Festival 2013.

Film laburrak hauexek izango dira: No Joke (Maxim Kelly, Erresuma Batua, 2013); Butter Lamp (Hu Wei, Frantzia eta Txina, 2013); I Am Tom Moody (Ainslie Henderson, Erresuma Batua, 2013); Cirrus (Cyriak, Erresuma Batua, 2013); Life is a Bitch (François Jaros, Kanada, 2013); Misterio (Chema García Ibarra, Espainia, 2013); Metube: August Sings Carmen “Habanera” (Daniel Moshel, Austria, 2013); Just Before Losing Everything (Xabier Legrand, Frantzia, 2013).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button