MUSIKA

The Soulbreaker Company eta Porco Bravoren lan berriak

Rock gitarra sutsuak astintzen dituzten bi euskal taldek disko berriak argitaratu dituzte: Gasteizko The Soulbreaker Company eta Barakaldoko Porco Bravo.

Graceless da gasteiztarren laugarren lanaren izenburua, eta Alone Records diskoetxearen bitartez kaleratu dute. Londresko Toe Rag estudioetan grabatu dute, modu analogikoan, vintage ekipamenduarekin eta zuzenean jotzen. Liam Watson teknikari ezagunak ekoitzi du, zeinak hainbat talde ospetsurekin egin duen lan, Tame Impala, White Stripes eta Electric Wizard, besteak beste. Masterizazioaz, berriz, Noel Summerville arduratu da. Disko berri horren harira, How will we get by? doinuaren klipa ere egin dute. Kontzertuei dagokienez, martxoaren 14an Bartzelonan izango dira; 15ean, Monzon hirian, eta, amaitzeko, maiatzaren 3an, Madrilen.

Bestalde, Porco Bravo bizkaitarrek lan berri homonimoa plazaratu berri dute; taldearen bandcamp webgunean entzun daiteke, eta dagoeneko, hasi dira disko berri horretako kantuak zuzenean aurkezten: 14an, Gernikako Lekuek jaialdian izango dira; 15ean, Altsasuko gaztetxen; 29an, Villenan eta 30ean, Madrilen. Maiatzean beste bi emanaldi izango dituzte: 17an, Ermuko Vertigo Rock jaialdian eta 24an, Bilboko Kafe Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button