MUSIKA

The Schizophonics taldeak Sakandarock Jaifest jaialdian joko du

Gaur, Bilboko Satelite T aretoak Sakandarock Jaifest izeneko ekitaldia hartuko du. Izan ere, Eztanda Irratiak zabaltzen duen izen bereko irratsaio rockzalearen festa da. Bada, festa hori egiteko antolatzaileek sekulako taldeak aukeratu dituzte.

Hasteko, The Schizophonics hirukote kaliforniarrak joko du. Estatubatuarrek 1960ko hamarkadako energia handiko rocketik edaten du, MC5 talde mitikoaren bertsio garaikidea dirudi, eta oholtzan rock ikuskizun bikaina eskaintzen dute. Talde gaztea da, eta disko bakarra baino ez dute, aurten argitaratutako Land of the Living; halere, sekulako harrera izan du diskoak. Iraupen laburreko hiru disko txiki ere plazaratu dituzte, azkena aurten, Ooga Booga izenburuko hamar hazbetekoa.

Horiekin batera, Bordeleko Sheriff Mouloud bikotea, El Zorro Loco eta  The Art Confusion izango dira. Azken horretan Lakuntzako artista Jokin Kalek Little Richard musikariaren potreta pintatuko du zuzenean. Amaitzeko, Jesus Verak garage-rock estiloko DJ saioa egingo du. Festa 20:30ean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button