ARTEA

Koldo Etxebarriaren artelanak ikusgai Elgoibarren

Koldo Etxebarriak (Lemoa, 1960) Izatearen isiltasuna izeneko pintura erakusketa paratu du Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa aretoan hilaren 22ra bitartean.

Lemoakoak gizakiaren dimentsio metafisikoa bilatu nahi du artelan hauen bitartez. 3Dko infografia erabiltzen du gizakiaren dimentsio metafisikoa bilatzeko. Aspaldi hasi zen 3D teknologiarekin lanean, eta lehenengotarikoa izan da teknologia hori artearen eremura eramaten. Bere obran gizakia eta arkitektura uztartzen ditu, eta nahasketa hori kolore biziekin aberasten du.

Etxeberriak 27 urte daramatza ETBko sail artistikoan lanean, eta makina bat erakusketatan ikusi dira haren artelanak, Los Angelesko (AEB) Digital Art Galleryn, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button