MUSIKA

The Mother Mayhem, Radio Aktiva eta De Vito taldeek joko dute Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren baitan

The Mother Mayhem (Madrid), Gruta 77 lehiaketan bigarren portua eskuratu zuen. Hirukote madrildarra rock talde irmoa da eta bizitzaren gorabeherak tarteko, Montana State University-n (Amerikako Estatu Batuak) eratu zen 2000 urtean. Albaitaritzako Biologia Molekularreko fakultatean hasi zuen ibilbidea seikote moduan eta Barry Manilow-en bertsioak egiten zituen.

Radio Aktivak (Bilbao), berriz, punk eta hard-rock estiloetan bustiriko jario bizia jorratzen du, garage-rock-a eta hardcore-a baztertu barik. Basauriko laukotea 2003an hasi zen, baina Big Whito edo Hot Food taldeetan ibilitako musikariak dira. Disko bi grabatu dituzte Fragment Records etxean.

Azkenik, De Vito (Zaragoza) bandak post-punk dantzagarria jotzen du, eta elektronikan ere murgiltzen dira tarteka. Bigarren EPa argitaratu berri du: Berlusconi.

Bilborock-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button