MUSIKA

The Lookers taldeak estreinako lan luzea argitaratu du

Single bat eta bi EP plazaratu ostean, Ziburuko The Lookers garage-rock taldeak iraupen luzeko estreinako lan homonimoa argitaratu du, Bloody Mary & Mauvaise foi diskoetxeen markapean.

Diskoak punk-rock eta garage-rock estiloetan errotutako 13 kantu melodiko biltzen ditu. Iparraldeko hirukoteak bolumena jaitsi eta distortsioa gutxitu du, disko landuagoa eta garbiagoa egiteko, soinu aldetik. Halere, estudioan zuzenean aritu dira, gordintasuna ez galtzeko, zenbait gitarra eta ahots izan ezik.

Hala, grabazioan, banda klasikoen oihartzuna antzematen da, The Jam, Heartbreakes, The Beat, The Real Kids, eta abar, orainari bizkarra eman gabe. Ziburutarren hitzetan, “Beatles, Pavement, Television, The Voidoids…” dira taldearen influentziak.

2017ko urtarrilaren 7an, Donostiako Le Bukowski Klubean aurkeztuko dute disko berriz, eta 29an, Biarritzeko Atabal aretoan, Death Valley Girl taldearekin batera.

Diskoa entzuteko: thelookers.bandcamp.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button