MUSIKA

The Klubak hirugarren diskoa argitaratu du

Skalariak taldeko liderra Juantxok zuzentzen duen The Kluba ska taldeak Amor, odio y ruido izeneko diskoa argitaratu berri du Maldito Records zigiluaren eskutik. Diskoa The Klubaren hirugarrena da.

Diskoa Garate estudioetan grabatu dute Arkarazo, Martxel Arkarazo eta Triku Villabella teknikarien laguntzarekin, eta ska eta pop estiloetan bustiriko dozena bat doinu dakar.

Horretaz gainera, nafarrek dagoeneko hitzartu dituzte hainbat kontzertu lan berri hau aurkezteko asmoz. Hala, otsailaren 2an Iruñeko Punktxan izango dira; 3an, Bilboko FNAC dendan; 4an, Kataluniako Reus hiriko Despertaferro tabernan, eta 8an, Bartzelonako Apolo Diner lokalean. Kontzertuotan taldea formatu akustikoan arituko da.

Honatx lan berriari izenburua ematen dion kantua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button