IKUS-ENTZUN

Jean Luc Godard Bilbaoarten

Bilbaoartek Jean Luc Godard (Paris, 1930) zinegile frantziarrari buruzko zikloa atondu du ekainean Art House Cinema lelopean. Orotara, bost film ikusi ahal izango dira ekainaren 2tik 30era. Godard nouvelle vague (olatu berria) mugimenduaren ordezkari nagusienetakoa izan zen, besteak beste, François Truffaut, Éric Rohmer edo Claude Chabrol zuzendariekin batera.

Hala, ostegunero honako film hauek ikusi ahal izango dira: ekainaren 2an, Filme socialism; 9an, Elogio del amor; 16an, Nuestra música; 23an, Simpathy for the devil; eta 30ean, Vivtre sa vie. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira.

Aipaturiko zikloa ez ezik, Bilbaoartek beste bi jarduera ere atondu ditu ekainean. Batetik, Andrew Gangoitik ekainaren 3tik 25era paratuko duen f-hole erakusketa. Bestetik, Malus Arbidek zuzenduko duen Pattern Design izeneko mintegia. Azken hori ekainaren 6tik 16ra bitartean egingo da. Ikastaroaren helburua parte hartzaile bakoitzak diseinu-proiektu bat egitea da, bere osotasunean, jatorrizko ideiatik hasi eta oihalean modu digitalean estanpatutako azken emaitzaraino.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button