MUSIKA

The Great Barrier eta Quaoar Bilbao Hiria lehiaketan irabazle

Bizkaiko The Great Barrier eta Quaoar taldeak izan dira Bilbao Hiria lehiaketaren irabazleak pop-rock eta metal ataletan, hurrenez hurren. Hirugarren atalari dagokionez, alegia, bestelako tendentziak, hor ere Bizkaiko talde bat izan da garaile: Platibond Extreme. Pop-rock eta metal ataletako irabazleek 5.000 euroko sariak jaso dituzte; bestelako tendentzietakoak, berriz, 2.700 euro.

Alacanteko Milton eta Bizkaiko Priscilla Band taldeek jaso dituzte bigarren eta hirugarren saria pop-rock atalean. Bigarrenak 2.500 euro jasoko ditu, eta hirugarrenak, aldiz, 1.000 euro.

Metal atalaren harira, 2.500 euroko bigarren saria Bizkaiko Neila bandak jaso du, eta , 1.000 euroko hirugarrena, berriz, Malagako Trifulca-k.

Talde gazte onenaren saria B-flat bizkaitarrek poltsikoratu dute (1.000 euro), eta Bilborocken kontzertua egiteko aukera ematen duen saria Quaoar metal zaleek jaso dute.

Horiexek izan dira lehiaketaren sari nagusien irabazleak, non talde bizkaitarrak izan diren nagusi. Dena dela, bigarren mailako beste hainbat sari ere banatu dira. Horien gaienean gehiago jakin nahi izanez gero, sartu bilbao.net/bilborock webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button