ESZENA

“Pankreas” antzezlanaren estreinaldia, martxoan

Tartean Teatroa konpainiak Gaur eguneko tragikomedia bertsoz paratua lelopean aurkeztuko du Pankreas antzezlana Bilboko Arriaga Antzokian, martxoaren 12an eta 13an.

Patxo Telleriak idatzia, bertsoz idatzitako komedia da, eta ilusioz beteta daudela iragarri dute, “dramaturgia ederra eta formaren aldetik erabat berritzailea dela sinistuta gaudelako”. Telleria bera, Mikel Martinez eta Josena Apaola dira antzezleak; zuzendaritzaz, berriz, Jokin Oregi arduratu da.

Obrak ondokoa kontatzen du: “Hiru lagun. Lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka hemendik urte batera, herentziazko Alzheimerrari izkin egiteko. Hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko.Une hartatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egiten da noizbait”.

Honatx Telleriak obraren inguruan esandakoa: “(…) Beraz, eta eruditoak ez garenez, oker egoteko arriskuan egon gaitezkeela onarturik, ondorio harrigarri batetara iritsi gara: gaur eguneko ikusle bakar batek ere ez du inoiz euskarazko antzezlan bat bertsoz ikusi. Eta hortik beste ondorio harrigarriago bat: hau da “teatro vasconum primitiae” bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button