MUSIKA

Arriolako Jazz Blues Jaialdia

Elorrio Arriola Antzokian, eta azaroaren 9tik 19ra bitartean, Arriolako XXVIII. Jazz Blues Jaialdia ospatuko da.

Hamar egunetan estilo anitzeko hainbat taldek hartuko dute parte Arriolako XXVIII. Jazz Blues Jaialdian. Diogun bezala, ekimena bihar bertan, 21:30ean, abiatuko da Pelax eta Telmo Trenor taldearekin. Telmo rapean eta musika elektronikoan maisua da, eta Unai ordea rock eta folk doinuetan murgildu izan da azken urteotan.  Biok fusio berezia lortzen dute.

Barikuan, Alberto Arteta quintet taldearen txanda izango da. Kolektibo musikal horretan Alberto Arteta (saxo), Luis Gimenez (gitarra), Satxa Soriazu (pianoa), Kike Arza (kontrabaxua) eta Juanma Urriza (bateria) musikariak aritzen dira.
Larunbatean frantziar bluesaren ordezkari onenetarikoena den CadiJo R&B Band  arituko da. Bera autore, konposatzaile eta harmoniagile bikaina da, eta beti ibili da munduko onenetarikoekin jotzen.

Aste honetako azken egunean, igandean, Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldearen txanda izango da. Joan den mendean sustraitutako musikari perspektiba berri bat emateko asmoz sortu zen taldea, harrez geroztik, kontzertu ugari eman dituzte hainbat aretotan eta zenbait jaialditan.

Datorren astean honako taldeen kontzertuak programatu dira: Last Fair Deal (azaroak 16); Iñaki Salvador Trio (azaroak 17); Robert Smith Bluesband (azaroak 18); eta Diablues & Bluecifer (azaroak 19).

Bestelako xehetasunak hemen topa ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button