Nontzeberri

The Godfathers, britaniar rock sutsu eta indartsua, Bergarako Seminarixuan

The Godfathers, britaniar rock sutsu, grinatsu eta zinezkoenaren zuzeneko kontzertua izango da larunbatean Bergarako Seminarixuan.

Londresko talde legendarioa berriro dator gurera bere zuzeneko punk eta brit-pop indartsuarekin, taldea berrituta badator ere. Izan ere, gaur egun, oraindik orain, nekaezinak diren zelula sortzailea mantentzen du taldeak: Peter (ahotsa, gitarra) eta Chris Coyne (baxua), bandaren sortzaileak izan ziren anaia biak. Haien ondoan, Billy Duncanson, bateria (Heavy Drapes ohia), Wayne Vermaak, gitarra (The Great St. Louis ohia), Jon Priestley, baxua (The Damned ohia), eta Richie Simpson, gitarra (Heavy Drapes ohia) izango dira, The  Godfathers berrituko kideak.

Disko berriarekin datoz gainera, This Is War eta zuzenean aurkeztuko dute larunbatean Bergarako Seminarixoan gaueko 21:00etatik aurrera. Baina disko berriko kantuekin batera, betiko klasikoak errepasatuko dituzte oholtzan, diskografian dauzkaten Birth, School, Work, Death (1988), More Songs About Love & Hate (1989) eta Unreal World (1991) albumetako ezinbestekoak.

The Godfathers bandak hogeita hamar urte bete zituenean, 2015ean, euren jarduna ospatzeko bira egin zuten. Geroago, 2017ean estudioko disko berri bat aurkeztu zuten, A Big Beatifull Noise, eta horrekin etorri ziren biran azkenengoz Euskal Herrira.

“Orain, disko berriaren aurkezpen bira honetan, beste behin ere, zuzenean zer-nolako makina musikal indartsua diren erakutsiko digute”, argitu du Gaztelupeko Hotsak diskoetxeko arduradunak.

Informazio gehiago duzuen hotask.com web atarian.

Exit mobile version