ESZENA

The Funamviolistas taldearen fusio magikoaren ikuskizuna

Ana Hernandez, Mayte Olmedilla eta Lila Horovitz dira The Funamviolistas antzezlanaren protagonistak eta mamia. Rafael Ruizek zuzenduriko ikuskizun honek Errebelazio Max Saria erdietsi zuen 2014an. Campos Eliseos Antzokiko Cúpula Aretoan dira egunotan.

The Funamviolistas ikuskizuna berritzailea da, eta diotenez, munduan bakarra. Hiru musikarik, hiru antzezlarik, eszenatokiaren gainean dantza eginez eta abestuz, diziplina artistiko ezberdinak originaltasunez eta edertasun finez konbinatuz, lan magiko bat sortzen dute, eta beren emozioak azaleratzen ahalegintzen diren bitartean ikuslegoa harrapatzen dute.

Plaza batean, oraina zapuztua duten hiru emakumek elkar egiten dute topo eta lana galdu duten arren, laguntasuna eta kemenaren bidez euren ametsak lortzen saiatuko dira, euren bizitzak batera eraikiko dituzte, poztasun, amets eta esperantzarekin.
Laguntasuna, hobetzea eta egunerokotasuna dira historia hunkigarri hau josten dituzten hariak. Hiru antzezleek, musika, dantza, abestia, umorea eta antzerkiaren ezohiko nahasketa bikain baten bidez kontatzen digute historioa, hitzaren erabilera beharrik gabe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button