MUSIKA

The Fleshtones garage-rock banda beteranoak Gasteizen eta Donostian joko du

The Fleshtones 1976an eratu zen New York hirian. Banda sortu eta berehala, makina bat kontzertu eman zituen CBGB areto mitikoan. Hala, New York hiriko eszenako underground-eko protagonista nagusienetako bilakatu zen; esaterako, The Cramps taldearekin partekatzen zuen entsegu-lokala.

Harrezkeroztik, estatubatuarrek ehunka kontzertu egin dituzte mundu osoan. Emanaldiok, festa rock’n’roll zaleak izan ohi dira. Bada larunbatean, Gasteizko Hell Dorado aretoan izango dira, Los Bengala aragoarrekin batera, eta igandean, berriz, Donostiako Le Bukowski Klubean, Clanks frantziarrekin.

Fleshtonesek 40. urteurrena ospatzeko lan berria grabatu du, The Band Drinks For Free, taldearen 21. diskoa, Florent Barbier teknikariaren CCP estudioetan grabatua.

Hala, Peter Zaremba, Keith Streng, Ken Fox eta Bill Milhizer musikariek Fleshtonesen ezaugarri klasikoak biltzen dituen beste grabazio bat egin dute: festa rock’n’roll zalea, baina kantu landuekin osatua eta Farfisa teklatuekin eta gitarra kiriotsuekin jantzia. Ekoizpen lan handiena erakusten duen Fleshtonesen lana da. Diskoak askotariko erritmoak biltzen ditu: power-pop, tex-mex, new wave, garage-rock… Energia parrandazalea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button