MUSIKA

The Divine Comedy eta The Morning Benders taldeek Heineken Jazzaldian joko dute

45. Heineken Jazzaldian doako kontzertuak hartzen dituen agertoki berderako atondutako egitaraua osatuta dago. The Divine Comedy eta The Morning Benders izan dira gehitu diren azken izenak.

Lehenengoak uztailaren 24an joko du 21:30ean Zurriolako hondartzako agertoki berdean. The Divine Comedyren muina bere liderra da, Neil Hannon. Melodia eta konponketa bertutetsuetarako talentu fina duen irlandar hau poparen aitzindarietakoa da. Jacques Brel, Burt Bacharach edo Charlotte Gainsbourgekin egindako kolaborazioei esker lortu zuen ospea. Egun bakarkako azken diskoa plazaratzeko lanetan dihardu: Bang Goes The Knighthood.

Uztailaren 22an, 21:30ean, The Morning Benders igoko dira agertokira. Berkeleyko (Kalifornia) laukote gazte honek The Kinks moduko talde klasikoen pop espiritua, Phil Spectoren soinu-horma eta The Beach Boysen doinuak uztartzen ditu.

Bi taldeek Heineken Jazzaldian egongo den Eszenatoki Berdean joko dute doan. Tartean, Patti Smith, Mulatu Askatke & The Heliocentrics edota The Very Best egongo dira.

Donostia Kulturak bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button