MUSIKA

Anari eta Jupiter Jon taldeek Gasteizen joko dute gaur

Kontzertu interesgarria izango da gaur Gasteizko Jimy Jazz aretoan, 21:30etik aurrera. Izan ere, Bidehuts kolektiboko bi ordezkari garrantzitsu izango dira oholtzan: Anari eta Jupiter Jon. Lehenengoak Epilogo bat lana aurkeztuko du, eta bigarrenak, berriz, “Eta metaforak greba egin zeben…”.

Jupiter Jonek, gainera, baxu-jotzaile berria estreinatuko du; Anari eta Inoreneroni taldeekin aritzen den Mariano Hurtado, hain zuzen. Musikari berri horren harira, hauxe argitaratu du Jupiter Jonek bere Facebooken: “Hementxe gaude berriz! Oraingo honetan aldaketa batekin taldean: Joxek utzi gaitu bere bidea jarraitzeko poeta-spokenword (https://soundcloud.com/alitruta), musikari (Ixo) eta dena delakoa bezala. Hoberena opa diogu! Eta Mariano Hurtado gure planetan murgildu da”.

Bestalde, Anari Epilogo bat lan labur baina bikain aurkezten jarraitzen du. Zure Aurrekari Penalak diskoaren grabaketan jasotako Epilogoa kantuan erein zen Anariren Epilogo bat. Azkoitiarraren hitzetan, lan “misteriotsua” da, era berean, ziklo bat ere ixten du. Diskoak sei doinu biltzen ditu, bat instrumentala. Hauetan ere hitzek pisu handia daukate, bai eta tempo geldoek ere, aurreko lanean bezala. Diskoaren bigarren zatia, baina, Epilogoa, Autodefinitua eta Piromania kantuen osatzen dutena, biziagoa da, eta gitarren presentziak gora egiten du.

Informazio gehiago: jimmyjazzgasteiz.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button