Nontzeberri

“The art of living” festibala, Bilbon

Larunbat honetan, 20:00etan, The art of living festibala egingo da, Bilboko Zawp zentroan.

Diziplina ezberdinetako artista askoren bilgunea izan nahi du festibalak, kultura eta arte leherketa bat larunbateko gauean.
Arte mota guztiak onartzen dira, eta horiek guztiak erakutsiko ere egingo dira: pintura, marrazkiak, eskultura, argazki, antzerki, zinema, arropa, kantu, musika, eta abar.

Egun katartiko horretan honako artista eta kolektiboek hartuko dute parte: Alopargo teatroa  (antzerki performancea), Dimitri Misharin Alexandrovich (akuarelak), Jone Saitua (painting), Alfonso Alvarez (ilustrazioa) Billie Nails  (margolanak eta tatuaiak), Itziar Olaizola (ilustrazioa), Maia Letamendia (painting), Laura Sam  (margolanak eta poesia), Alex FC (drawings/paintings), Ibai Gonzalez, Humphrey Rincon  (eskulturak eta arte erreziklatua), Antonio SOTO (painting), Hars Odisseef (arropak), eta abar.

Halaber, LiveMusicNeeded ( musika reggae eta rock), Charles Cooper/Txopmusik Quartet eta Natural Brother Djaren eskutik etorriko da musika.

Exit mobile version