ARTEA

Okela lantegiak artisten topaketa ondu du, teknologiaren inguruan

Bilboko San Frantzisko kalean kokatuta dagoen Okela sormen-lantegiak Artisten Meeting Point izeneko topaketarako deia zabaldu du. Topaketa hori urriaren 8an egingo da, eta bertan parte nahi duten artistek proposamenak bidali beharko dituzte irailaren 27a baino lehen.

Topaketan ondoko baldintzak errespetatuko dira: “Euskal Herriko artista izatea, Euskal herritarra izanik edota Euskal Herrian bere jarduna garatzen duen artista izatea”.

Gaia, Teknologia izango da. “Gaiaren inguruan eraikiko dira interpretazio, diziplina eta abordai ezberdinetara ateak irekitzen ditu, artista ezberdinen ikuspegi eta era anitzetan murgiltzea helburu delarik”. Ekimenaren helburua da, Euskal Herriko artistak sareratzea eta artista horien artxiboa osatzea da, izan ere, bi ataletan banatuko da: Jardunaldiak (erakusketa eta berbaldiak) eta Sare Digitala.

Deialdira bidaliko beharreko dokumentazioa eta bestelakoak oinarrietan zehazten dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button