MUSIKA

“Ez dok, badok: Oteizaren mailua” EHUko Bizkaia Aretoan

Gaur, 19:00etan, Joxan Goikoetxea musikariak, Euskamerata taldearen bidez, Ez dok, badok: Oteitzaren mailua proiektua aurkeztuko du EHUko Bizkaia Aretoan.

Askotariko programa da eta Oteitzaren eragin handiko pentsamenduak arlo poetiko-musikalean markatutako arrastoari jarraitzen dio. Polifazetikoa eta pentsazalea zen (estetika, linguistika, antropologia), eta etengabe aritu zen gertakari musikalari buruz, hainbat ikuspuntutatik abiatuta: abangoardia esperimentala (dodekafonismoa, musika errusiarra, elektroakustikoa edo jazza); tradizioa (Aita Donostia, bertsolaritza edo tresna autoktonoen berreskurapena, hala nola txalaparta eta txistua), eta bertoko errealitate kultural berria sortzeko beharra (Ez dok Hamairu mugimendua 60ko hamarkadan sortzean izandako eragina). Idatzitako legatu handia utzi zuen.
Euskamerata taldearen bidez, Joxan Goikoetxeak ohikoak ez diren ibilbide musikaletara eramango du publikoa.

Joxan Goikoetxea (Hernani, 1967) artista eklektikoa da. Bere 35 urteko ibilbide profesionalean hogei disko inguru kaleratzeaz gain, Shakespeareren sonetoak musikatu ditu; Piazzollaren aitzindari izan zen 80ko hamarkadan; erroa eta elektronika uztartzeko esparruan murgildu zen 90eko hamarkadan; Alboka taldearekin Europako jaialdi ugaritan Euskadiko musika tradizionala zabaldu zuen, eta hainbat abeslari eta taldeekin lankidetzan aritu da. 2020an, Hesia Urraturik estreinatu eta grabatu zuen, Xabier Leteren oroimenean egindako oratorio sinfoniko-korala. Azken urteotan honako ikuskizun hauek eman ditu: Iparragirre eta Lete: bi min kantuan edo Itsas Urradurak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button