MUSIKA

Testura taldeak bere lan homonimoa argitaratu du

Ander Mujika, Felix Buff, Johannes Buff eta Maialen Belaustegi dira Testura taldea. Napoka Iria desegin ondoren hainbat proiektutan ibili zen Ander Mujika musikaria, eta 2017 eta 2019 artean egindako zirriborroen garbiketa egin, txukundu, landu eta hortik 6 pieza eta kantu bat bildu zituen.
Geroago aspaldiko laguna eta taldekidea den Felix Buffena jo zuen kontrapuntu eta berotasun bila (Willis Drummond, Joseba Irazoki eta Lagunak, Botibol…). Berak eman zizkion bestelako geruzak eta soinuak. Bien artean azken ukituak eman eta Johannes Buffi (Dalek, Zombie Zombie, Thurston Moore…) pasa zieten pieza bilduma. Honek soinua borobildu eta nahasketa txukundu zuen. Azkenik Maialen Belaustegik (aka Dodoma) gardenkien proiektore bat baliatuz diskoaren inguruko irudi guztia landu zuen.

Forbidden Colours diskoetxeak argitaratuko duen 12 hatzbeteko binilo eder baten forman ikusi du argia lan berezi honek. Aurre-salmenta irekita dago Forbidden Colours-en bandcamp orrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu