BESTELAKOAK

Testu eta irudiaren arteko elkarlana

Testu eta irudiaren arteko elkarlana ezagutzeko baliabideak aztertuko dituzte Irati Eguren eta Maite Gurrutxaga irakasleek, irailaren 17tik azaroaren 5era arte, Bilboko Foru Liburutegian burutuko den Teknikatik narraziora izeneko tailerrean. Izena emateko epea irailaren 2tik 16ra arte izango da zabalik.

Irati Eguren marrazketa esperimentaleko tailerretako irakaslea eta irudigintzako hainbat proiektutan murgilduta dago, eta Maite Gurrutxaga Arte Ederretan lizentziatua da, eta ilustratzaile gisa hainbat sari jaso ditu, hala nola Etxepare (2009) edo Euskadi (2014), Lazarillo (2015), etab.

Tailerraren helburuak testu eta irudiaren arteko elkarlana ezagutzea eta oinarrizko teknika batzuk lantzea. Horretarako gouachea, akuarela, argizaria eta tanpoia teknikak irakatsiko dira.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button