ARTEA

Picassoren “Guernica” obraren bidaiak eta peripeziak jasotzen dituen erakusketa, Iruñean

Picasso, el viaje del Guernica erakusketa izango da ikusgai Sarasate Pasealekuan, azaroaren 3ra bitartean. Sarrera librearekin, La Caixa Gizarte Ekintzak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatu dute erakusketa, Reina Sofia Arte Zentroa eta Museo Nazionalaren eta Iruñeko Udalarekin lankidetzan, Artea kalean programaren barruan.

Picassok Guernica obra egiteko enkargua jaso zuenetik eta Reina Sofia Arte Zentro eta Museo Nazionalera eraman aurretik, obra honek jasan behar izan dituen “peripezietan” eta “hara eta honako bidaietan” ardazten da erakusketa. Era honetan, obra horren “historia liluragarria, artista bikaina eta une historiko erabakigarria” publikoarengana hurbildu nahi da.

Erakusketak, “sentimendu pertsonalen eta kolektiboen isla diren margolanetara hurbiltzen du publikoa”, non, erakusketako espazio eta bitarteko ezberdinen bitartez, “Picassoren obrarik garrantzitsuena ulertzeko gakoak ematen dizkigun, bere esanahiaren eta artearen munduko sinbolo bihurtu den obraren ondorio eta oihartzuna ulertzeko”, antolatzaileen esanetan.

Erakusketarekin batera, bisita gidatuak ere ondu dira. Horretarako, hitzordua eskatu behar da aurrez, 900 80 11 37 telefonora deituta.

Erakusketa bisitatzeko ordutegia eta informazio guztia hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button