ARTEA

Teo Martinezen begirada berezia, samurra eta azidoa, Elgoibarko Kultur Etxean

Bihar hasita, ekainaren 29ra arte luzatuko da Teo Martinezen Nostalgia eta Handikeria izenburupean Elgoibarko Kultura Sailak eta Ongarri Argazki Taldeak antolatu duen zuri-beltzeko argazki erakusketa.

Teo Martinezen lana, azken urteetako espainiar argazkigintzaren aurkikuntza handienetako moduan nabarmentzen bada ere, bere begirada berezi, samur eta azidoak ez zuen balioespenik jaso joan zen mendeko 50- 70 hamarkada arte.

Orain, “bere negatiboak kontu handiz puru kutxatik atera eta bere artxiboa berrargitaratua eta birbaloratua izan denean, Teoren talentuak, merezitako balioespena jaso du”, nabarmentzen dute antolatzaileek.

Bere belaunaldiko kide ezagunenen inbidiarik gabe, garaiko eskolez landa, bizitzea egokitu zitzaion Espainiaren ikuspuntu fresko, berri, eta lotsagabea gailentzen da bere lanean, konposiziorako zein iruzkin sozialerako berezko senaren jabe dena.

Teo Martinez Gorrochateguiri (Logroño 1930), 50. hamarkadan hasi zitzaion argazkigintzaren arra esnatzen, eta bere interesa, modu autodidaktikoan elikatu zuen Cómo aprender a hacer fotografías eskuliburua, eta  Kodak Retina garairako luxua zen argazki kamera eskuetan hartuta. Txirrindulari afizionatua bera, argazkigintzaren oinarriak ikasi bitartean, txirrindulariei atera zizkien argazkiak Foto Teo goitizenez, eta honek, Errioxan ireki berri zuten La Gaceta del Norteko delegazioan erreportari gisa aritzeko aukera eman zion. Geroago, Europa Presseko enkargu fotografikoak ere egin zituen.

“Ezohiko egiteko moduarekin, bere kideak ez zeuden lekuan kokatzen zen beti; parez- pareko argazkiak edota flasharen kolpeak ez zioten berari balio, ohiko estilotik beste aldean kokatzen baitzen beti”, ekartzen dute gogora antolatzaileek bere lan egiteko moduaz hitz egitean.

Erakusketari hasiera emateko, bisita gidatua antolatu dute bihar, ekainaren 14an, 19:30ean, argazkilaria bera bertan izango dela.

Ordutegia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button