MUSIKA

Tenpora taldeak “Berriro asma nazazu” lana kaleratu du

Atzo, Donostia Udal Liburutegian, Tolosaldeko Tenpora taldeak Berriro asma nazazu lan berriaren aurkezpena egi zuen. Ibilbide luzeko bost musikari hauek 2012an proiektua martxan jarri zutenetik, bi album luze kaleratu dituzte Mundu berria (2014) eta Itzulika (2017).

Tenpora izaera eklektikoko taldea da, taldeko partaideek, estilo eta joera ezberdineko hainbat proiektutan hartzen dutelako parte eta horren eraginez, musika arrasto hibridatua agertzen da bera musikan. Horrexegatik, aditu askorentzat, musika talde sailkaezina da, etengabeko bilakaeran dagoena. Dena den, sortzen dituen kantuak poparen eta jazzaren artean kokatu daitezke,  elektronika eta rock progresiboa bezalako eremuetan ere murgiltzen diren arren.

Orain, Aitor Etxebarria ekoizpenean lagun dutela, lan berria aurkeztu dute Berriro asma nazazu, agian ederrena. “Musikarekin ahaztu arazi digute dena, garrantzitsuena izan ezik: popa, jazza, rock leuna, grabitaterik gabeko planetak eta inprobisazio puntu bat, oharkabean pasatuko zaizuna”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button