LITERATURA

Bizkaiko Foru Aldundiak hiru ekimen abiarazi ditu Liburuaren Nazioarteko Egunean

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak hiru ekimen abiarazi ditu herritarren artean irakurtzeko ohitura bultzatzeko.

Aldundiak erronka bati ekin dio bere sare sozialetan, eta herritarrak gonbidatu ditu #Liburukatea traolarekin gomendatutako irakurgaien kate bat sortzera. Parte hartzeko, gomendatutako liburuaren bideo edo argazki bat igo behar da eta beste pertsona bati erronka jo. Erabiltzaileak beren libururik gustukoenak traol-hitz hori erabiliz komentatzera edo proposatzera bultzatzea da helburua.

Gainera, euskarazko material didaktikoen bilduma ezagutzera emateko, Foru Liburutegiak “Haur-didaktikako argitalpenak euskaraz Foru Liburutegian (1800-1975)” gida bibliografikoa prestatu du euskarri digitalean. Foru Liburutegiak ezagutzera eman nahi ditu zabalkunde didaktikorako tresna eraginkorrak izan daitezkeen kalitate handiko funtsak.

Azkenik, tokiko egileek sortutako literatura ikusaraziz, sustatuz eta hedatuz euskal literaturaren erabilera eta kontsumoa bultzatzeko, aldundiaren sei museoek eta bi aretoek ikusgai izango dituzte zortzi esaldi literario Inspirarte proiektuaren eskutik. Esaldi bakoitzarekin batera, egilearen izena, lanaren izena eta erabiltzailea proiektuaren webgunera eramango duen QR kode bat ageriko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button