LITERATURA

“Pentsamendua eta poesia” jardunaldiak, Durangon

Bihar, Durangoko Arte eta Historia Museoan, Pentsamendua eta poesia jardunaldiak hasiko dira. Jardunaldiok poesiaz gozatzeko eta poesiari espazio berri bat emateko asmoz sortu ziren duela hainbat urte.
Felipe Juaristi, Aritz Gorrotxategi, Juan Ramon Makuso eta Pellok Otxoteko poetek bultzatu zuten ekimenak, habia topatu zuen Durangoko Arte eta Historia Museoaren barruan.

Urtero, hizlari eta poeta ugarik parte hartu izan dute poesia jaialdi honetan. Poetekin batera, filosofo eta bestelako adituek hartzen dute parte. 

Bihar hasiko den egitarauaren barruan honako hitzorduak izango dira: Bernardo Atxaga idazleak Gogoeta harri baten inguruan hitzaldia egingo du. Ostean, Leire Bilbao eta Gerardo Markuleta poetak euren testuak irakurriko dituzte.

Hurrengo egunean, maiatzak 7, Iñaki Urdanibia, filosofian doktorea eta literatur-kritikaria Pensar el poema izeneko mintzaldia egingo du. Tere Irastortza eta Castillo Suarez arituko dira geroxeago.

Gogoratu, jardunaldiak, 19:00tan izango dira Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button