LITERATURA

Tene Mujika beka Jon Alonso idazlearentzat

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute Tene Mujika beka, Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak sarituz. Azken edizioaren irabazlea Jon Alonso idazlea izan da Jose Migel Etxeberria Naparraren kasua aztertzeko egitasmo batekin.

Proiektuaren asmoa bere belaunaldiak gatazkaren gorabeherak nola bizi izan dituen kontatzea da, “zintzoki eta autokritikari ihes egin gabe, eta horretarako Jose Migel Etxeberria Naparra desagertuaren kasua izango du kontaketaren ardatza. Izan ere, Alonso eta Etxeberria ikaskideak izan ziren Iruñeko josulagunen ikastetxean. Gero, bien bideak bereizi ziren, eta Naparra desagertu zenean, Alonsok aitortzen du ez ziola gertaera latzari merezi adinako garrantzirik eman. Orain, familiaren inplikazio eta laguntzarekin berrekin nahi du Jose Migel Etxeberria Alvarezen historia, eta ahal bada, ikerbidean den gorpuaren aurkikuntza ere kontatu”.

Jon Alonso Iruñean sortu zen 1958an. Ogibidez itzultzailea da baina idazle bikaina ere bai. Saramago eta Cortazar euskaratu ditu, eta liburu ugari argitaratu ditu, adibidez Katebegi galdua (1995, Susa), Hodei berdeak (2003, Susa), Zintzoen saldoan (2012, Txalaparta) eta Hiri hondakin solidoak (2015, Txalaparta). Bere azken lana Beltzaren koloreak  (Susa) izenekoa izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button